2015/12/16

Abenduaren 14ean, hirugarren mailakoek 
“Where’s my Baby?” istorioan oinarritutako antzerkia taularatu zuten bigarrengo mailakoen aurrean. Onena eman zuten eta primeran atera zen. Artistak!!!
Hemen dituzue antzeztu ondoren ateratako argazkiak.

2015/11/27

TXURI URDIN ETA GLADYS ENEA

Azaroaren 10ean , 3. mailako ikasle eta irakasleak Txuri Urdin izotz pistan izan ginen. Bertan goiza pasa eta zenbait ipurdiko hartu ondoren, mokadutxo bat jan  eta Donostiako Erriberetatik, Gladys Enea parkera joan ginen.

Bazkaldu eta hiru geletakoak elkarrekin jolastu ondoren, berriro ere herrira bueltatu ginen.

San Miguel 2015. 3 maila

LH 3.mailako ikasle eta irakasleak ,udazkena sentitu asmoz , San Migelen egun pasa egin genuen.
Primerako eguraldia egin zigun eta zentzumen guztiak martxan jarri genituen.
Urtaro honek eskeintzen dituen edertasunetaz gozatu genuen !!!!

2015/11/26

"LIFE CYCLE OF A FROG" 2015-11-26.4.MAILA

4.mailako ikasleek "Life cycle of a frog" antzezlana aurkeztu zuten 2.mailako ikasleen aurrean.Oso esperientzia polita izan zen eta primeran pasa zuten.

2015/11/12

2015-11-04 AZPEITIKO INGURUGIRO ESKOLA 4.MAILA

Azaroko lehenengo astean, 4.mailako ikasleak, Azpeitiko Ingurugiro Etxera bisita egin genuen. Hasieran, etxe barruan, bi gai landu genituen. Batetik, hondakin ezberdinak zein edukiontzietara bota behar diren eta bestetik, uraren kontsumoaren garrantziaz hitz egin ziguten. Hamaiketakoa egin ondoren, Igarako errotarantz abiatu ginen. Bertan, antzinako errotak nola funtzionatzen zuten erakutsi ziguten. Loiolako Baselizako eskaileretan argazkia atera ondoren bertan dagoen parkean bazkaldu genuen. Irteera amaitzeko, autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.

2015/10/30

BARATZA - 3. eta 4. maila

Sagarbideko lehen hezkuntzako ikasleek sasoi honetako azaloreak, azak eta eskarolak birlandatu dituzte.
Ea gabonetarako gure ahozapaien gozamenerako modukoak izaten ditugun!!!!