2016/12/20

2016-12-20 KONTXI AIZARNA-LH4C


Aurten Manolo Urbieta ez da Zumaiako Herri Eskolara etorriko baina bere emaztea, Kontxi Aizarna,  gure artean izan da laugarren mailako ikasleek egin dizkioten galderak erantzuten.

Mila esker Kontxi eta Manolo, zuekin ikasi dugun guztiagatik!!

https://goo.gl/photos/TvXHqAU9aA5abPGD9

2016/11/23

MARIANAREN BISITA-LH4



MARIANAREN BIXITA!
4. mailan, Txanelan, “Ameriketara joan nintzen” unitatea lantzen ari garenez, gure gelako Andrearen izeba gure artera etorri da Argentinari buruz hitz egitera.
Mariana, argentinarra izanik, primeran azaldu dizkigu hango ohiturak, kultura, bizimodua…
Oso gustora egon gara eta gainera “mate” edaria eta “esnezko gozokia” probatzeko ere eman digu.

Mila esker Mariana! Asko ikasi dugu zurekin!


FERNANDAREN BISITA-LH4




Fernandaren  bisita
Duela gutxi bukatu berri dugun gaia “Ameriketara joan nintzen” izan da .  Besteak beste Ipar, Hego eta Erdialdeko Amerikako Amerindiarren ohiturak, hizkuntza, bizimodua, desagerpena…ikasi dugu.

    Hau dela eta  gelako Andreasen ama, Fernanda,  gonbidatu genuen gelara bera Ekuadorrekoa bait da.
 Galdera askori erantzunaz bertako ohitura eta bizimoduaz aritu zen.

   Fernandak eskeini zigun solasaldiarekin  oso gustora egon ginen.

   Eskerrik asko Fernanda !!!



LURRASKA LH4



LURRASKA

Urriaren amaieran, LH4ko ikasle eta irakasleok Gernikako Lurraska aterpetxean, bi eguneko egonaldia burutu genuen.

Bertan animalia eta sendabelar ugari ezagutu eta naturarekin etengabeko harremanetan egoteko aukera izan genuen. 


2016-11-18 LIBURUTEGIRA BISITA-LH3

Azaroaren 17 eta 18an LH3ko ikasleak herriko liburutegian izan ginen bisitan. Bertan, Ana liburuzainak, liburutegiaren inguruko funtzionamendua nolakoa den erakutsi zigun. Bukatzeko, liburutegiko bazkide txartela eskuratzeko bete behar den orria banatu zigun.

Hemendik aurrera, liburutegiko bazkide txartela eskuratuta, badakigu noznahi joan gaitezkeela liburutegira gure intereseko liburu, bideo etabar eskatzera.  


2016/11/21

JEISI ETA XABIERREN BISITA-LH4



JEISI  ETA XABIERREN BISITA
“ Amerika”  gaia lantzea tokatu zaigu  Txanelan.
Hau dela eta , gelako bi ikasleren gurasoak etorri zaizkigu gelara:
 JEISI ,brasildarra  eta gaur egun Zumaian bizi dena.
Xabier , zumaiarra, baina Perun bizi izandakoa .
Gelakide guztion artean galderak prestatu genituen:
Brasilgo eta Peruko  ohiturak, festak, eguraldia, animaliak …
Asko ikasi genuen  beraien azalpenei esker.

ESKERRIKASKO  BIOI!!!!




2016/11/03

Perretxikoak biltzen 3.Maila





     PERRETXIKO ERAKUSKETA

Urtero bezala Zumaiko Herri Eskolako LH3ko ikasleek perretxiko eta landare erakusketa ikusgarria atondu dute eskolako sarreran gainontzeko ikasleen gozamenerako.

Hasteko, eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten Artadiko paraje zoragarrietan barna bertako perretxiko, landare eta fruitu ezberdinak jasotzen.  Ondoren garbitu eta sailkatzeari ekin zioten eta azkenik erakusketa dotorea prestatu.





2016/06/22

2016-06.PIRAGUISMOA.4.MAILA.

Orain dela lau ikasturte piraguismoko jarduera sartu genuen Urteko Planean. Gorputz Hezkuntzako ordutegi barruan, 4. mailako ikasleak bi saio egiteko aukera izaten dute, tutoreei beste orduerdi bana eskatu eta dutxarekin osatuz saioak.
Horrela, ikasle batzuek aurreko udako ikastaroetan parte hartuta baldin badaude ere, askorentzat saio hauek beraien piraguismoko lehen saioak izaten dira, eta udan jarraitzeko aukera edukitzen dute.
Aurten ere, hor ibili gara Urola ibaia gorantz eta beherantz marea eta eguraldiaren arabera, Xabi eta Ander begiraleen gidaritzapean. Batzuen hasierako beldurrak gaindituta, piragua zuzen gidatzen ibili gara: pala nola sartu, zer egin alde batera joaten bada, atzeraka nola egin, ziaboga nola hartu…Hona hemen argazkiak.  

PIRAGUISMO 4. MAILA 2016

2016/05/30

2016/05/23-24.Algorri interpretazio zentroa.4.maila.

Maiatzaren 23an eta 24ean, Algorri interpretazio zentroa bisitatu genuen.Bertan, Zumaia eta Deba bitarteko Geoparkearen inguruan hainbat azalpen interesgarri eman zizkiguten; ahoz, irudiz, nahiz bideoz. Ondoren, Algorriraino abiatu ginen bertatik bertara azaldutakoa ikusteko. Itzurungo hondartzan, jolas baten bitartez eman genion bukaera bisita gidatuari. Bertan bazkaldu eta arratsalde paregabea pasa genuen.
2016/05/23-24.Algorri interpretazio zentroa.4.maila.

2016/05/27

2016-05-05.Bilbo ezagutzen.3.maila

Maiatzaren 5ean 3. mailako ikasle eta irakasleok , Bilbon, egun pasa zoragarria egin genuen. Eguraldia ere lagun izan genuen.
Bertan Arriaga antzokia, Udaletxea, Calatravaren zubia(Zubizuri) Guggenheim, Puppy, Casilda Parkea, Euskalduna Jauregia, San Mames… ikusteko aukera izan genuen.
Bizkaiko hiriburura egindako irteera hau errepikatzea merezi duelakoan  gaude!!!!
2016-05-05.Bilbo ezagutzen.3.maila

2016/05/13

2016-05-03.ZUMAIAKO LEKU IZENAK.3.MAILA.

Xabier eta Imanol Azkue anaiak, Zumaiako leku izenetan  adituak, Zumaiako Herri Eskolan egon dira, 3. mailako ikasleei  astero egiten den irratsaiorako zenbat galderei erantzuten.
Elkarrizketa interesgarria izan da eta oso gustora egon gara . Oraindik ere, bi anaia hauei, etekin gehiago ateratzea komeni zaigula pentsatu dugu. Ikusiko dugu nola…bitartean entzun leku-izenen inguruan egindako elkarrizketa.
2016-05-03.Leku-izenak.3.maila

2016/05/12

2016-05.02.Beire.4.maila.

Maiatzaren 2tik 3ra Nafarroako erdialdean dagoen Beireko landa ostatuan izan ginen.Oliteko jauregia bisitatu eta Erdi Aroko mozorro tailerrean parte hartu genuen beste zenbait ekintzen artean. Oso gustora egon ginen eta primeran pasatu genuen.
2016-05-02.BEIRE.4.MAILA.

2016/04/06

2016-03-11.Musika saioak.4.Maila.

Musika orduan, zorionak zuri abestiari akonpainamendu bat egin diogu gela osoak. Taldeka banatu gara gero, eta instrumentu desberdinekin abesti polit hau grabatu dugu bideoan. Espero dugu asko gustatzea!

2016/03/09.Lenguako antzerkiak.4 maila.

Unitate honetako (MIMO eta PANTOMIMA) projektuan istorio ezberdinak sortu ditugu eta hauek hitzik erabili gabe gure gorputzarekin antzeztu ditugu.
Ondorengo bideoan talde bakoitzak bere istorioaren argumentua irakurriko digu eta ondoren  antzeztu.

2016/03/14

2016/02/29.4.Maila.Kontsumobide

Kontsumo prestakuntza ikastetxeetan programa ezagutarazteko,kontsumobidekoekin 3 esperientzi tailer landu ditugu eskolan:"Litxarreriak","Bideo-jokoak" eta "Ba al dakizu zer janzten duzun?".Esperientzia polita izan da eta ikasleak gustora aritu dira.  

2016/02/03

Bide Heziketa.2016-01-18.4.maila.

Oporrak pasatu ondoren 4.mailako ikasleek  Zumaiko Udalzainburuak zuzenduta Bide Heziketa inguruko 3 saio izan ditugu.
Horietatik 2 gelan izan dira eta hirugarrena kalean. Errepideak, espaloiak nola pasa gure segurtasuna arriskuan ez jartzeko erakutsi digu.