2016/05/30

2016/05/23-24.Algorri interpretazio zentroa.4.maila.

Maiatzaren 23an eta 24ean, Algorri interpretazio zentroa bisitatu genuen.Bertan, Zumaia eta Deba bitarteko Geoparkearen inguruan hainbat azalpen interesgarri eman zizkiguten; ahoz, irudiz, nahiz bideoz. Ondoren, Algorriraino abiatu ginen bertatik bertara azaldutakoa ikusteko. Itzurungo hondartzan, jolas baten bitartez eman genion bukaera bisita gidatuari. Bertan bazkaldu eta arratsalde paregabea pasa genuen.
2016/05/23-24.Algorri interpretazio zentroa.4.maila.

2016/05/27

2016-05-05.Bilbo ezagutzen.3.maila

Maiatzaren 5ean 3. mailako ikasle eta irakasleok , Bilbon, egun pasa zoragarria egin genuen. Eguraldia ere lagun izan genuen.
Bertan Arriaga antzokia, Udaletxea, Calatravaren zubia(Zubizuri) Guggenheim, Puppy, Casilda Parkea, Euskalduna Jauregia, San Mames… ikusteko aukera izan genuen.
Bizkaiko hiriburura egindako irteera hau errepikatzea merezi duelakoan  gaude!!!!
2016-05-05.Bilbo ezagutzen.3.maila

2016/05/13

2016-05-03.ZUMAIAKO LEKU IZENAK.3.MAILA.

Xabier eta Imanol Azkue anaiak, Zumaiako leku izenetan  adituak, Zumaiako Herri Eskolan egon dira, 3. mailako ikasleei  astero egiten den irratsaiorako zenbat galderei erantzuten.
Elkarrizketa interesgarria izan da eta oso gustora egon gara . Oraindik ere, bi anaia hauei, etekin gehiago ateratzea komeni zaigula pentsatu dugu. Ikusiko dugu nola…bitartean entzun leku-izenen inguruan egindako elkarrizketa.
2016-05-03.Leku-izenak.3.maila

2016/05/12

2016-05.02.Beire.4.maila.

Maiatzaren 2tik 3ra Nafarroako erdialdean dagoen Beireko landa ostatuan izan ginen.Oliteko jauregia bisitatu eta Erdi Aroko mozorro tailerrean parte hartu genuen beste zenbait ekintzen artean. Oso gustora egon ginen eta primeran pasatu genuen.
2016-05-02.BEIRE.4.MAILA.