2016/06/22

2016-06.PIRAGUISMOA.4.MAILA.

Orain dela lau ikasturte piraguismoko jarduera sartu genuen Urteko Planean. Gorputz Hezkuntzako ordutegi barruan, 4. mailako ikasleak bi saio egiteko aukera izaten dute, tutoreei beste orduerdi bana eskatu eta dutxarekin osatuz saioak.
Horrela, ikasle batzuek aurreko udako ikastaroetan parte hartuta baldin badaude ere, askorentzat saio hauek beraien piraguismoko lehen saioak izaten dira, eta udan jarraitzeko aukera edukitzen dute.
Aurten ere, hor ibili gara Urola ibaia gorantz eta beherantz marea eta eguraldiaren arabera, Xabi eta Ander begiraleen gidaritzapean. Batzuen hasierako beldurrak gaindituta, piragua zuzen gidatzen ibili gara: pala nola sartu, zer egin alde batera joaten bada, atzeraka nola egin, ziaboga nola hartu…Hona hemen argazkiak.  

PIRAGUISMO 4. MAILA 2016