2016/11/23

MARIANAREN BISITA-LH4



MARIANAREN BIXITA!
4. mailan, Txanelan, “Ameriketara joan nintzen” unitatea lantzen ari garenez, gure gelako Andrearen izeba gure artera etorri da Argentinari buruz hitz egitera.
Mariana, argentinarra izanik, primeran azaldu dizkigu hango ohiturak, kultura, bizimodua…
Oso gustora egon gara eta gainera “mate” edaria eta “esnezko gozokia” probatzeko ere eman digu.

Mila esker Mariana! Asko ikasi dugu zurekin!


FERNANDAREN BISITA-LH4




Fernandaren  bisita
Duela gutxi bukatu berri dugun gaia “Ameriketara joan nintzen” izan da .  Besteak beste Ipar, Hego eta Erdialdeko Amerikako Amerindiarren ohiturak, hizkuntza, bizimodua, desagerpena…ikasi dugu.

    Hau dela eta  gelako Andreasen ama, Fernanda,  gonbidatu genuen gelara bera Ekuadorrekoa bait da.
 Galdera askori erantzunaz bertako ohitura eta bizimoduaz aritu zen.

   Fernandak eskeini zigun solasaldiarekin  oso gustora egon ginen.

   Eskerrik asko Fernanda !!!



LURRASKA LH4



LURRASKA

Urriaren amaieran, LH4ko ikasle eta irakasleok Gernikako Lurraska aterpetxean, bi eguneko egonaldia burutu genuen.

Bertan animalia eta sendabelar ugari ezagutu eta naturarekin etengabeko harremanetan egoteko aukera izan genuen. 


2016-11-18 LIBURUTEGIRA BISITA-LH3

Azaroaren 17 eta 18an LH3ko ikasleak herriko liburutegian izan ginen bisitan. Bertan, Ana liburuzainak, liburutegiaren inguruko funtzionamendua nolakoa den erakutsi zigun. Bukatzeko, liburutegiko bazkide txartela eskuratzeko bete behar den orria banatu zigun.

Hemendik aurrera, liburutegiko bazkide txartela eskuratuta, badakigu noznahi joan gaitezkeela liburutegira gure intereseko liburu, bideo etabar eskatzera.  


2016/11/21

JEISI ETA XABIERREN BISITA-LH4



JEISI  ETA XABIERREN BISITA
“ Amerika”  gaia lantzea tokatu zaigu  Txanelan.
Hau dela eta , gelako bi ikasleren gurasoak etorri zaizkigu gelara:
 JEISI ,brasildarra  eta gaur egun Zumaian bizi dena.
Xabier , zumaiarra, baina Perun bizi izandakoa .
Gelakide guztion artean galderak prestatu genituen:
Brasilgo eta Peruko  ohiturak, festak, eguraldia, animaliak …
Asko ikasi genuen  beraien azalpenei esker.

ESKERRIKASKO  BIOI!!!!




2016/11/03

Perretxikoak biltzen 3.Maila





     PERRETXIKO ERAKUSKETA

Urtero bezala Zumaiko Herri Eskolako LH3ko ikasleek perretxiko eta landare erakusketa ikusgarria atondu dute eskolako sarreran gainontzeko ikasleen gozamenerako.

Hasteko, eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten Artadiko paraje zoragarrietan barna bertako perretxiko, landare eta fruitu ezberdinak jasotzen.  Ondoren garbitu eta sailkatzeari ekin zioten eta azkenik erakusketa dotorea prestatu.