2017/11/23





 SAN MIGELEN EGUN PASA
Azaroaren 3an, 3. mailako ikasle eta irakasleok San Migelera ibilaldia egin genuen .
Primeran pasa genuen, udazkenaren berezko edertasunaz gozatuz.

2017/11/16

SUKU

Gaur goizean Suku gure artean izan dugu.
Suku nepaldar neska bat da eta bere osasuna hobetzeko asmoz Euskal Herrira etorri da.
Ekainaren bukaeran etorri zen eta ez dakizute euskaraz zenbat ulertu eta hitz egiten duen…
Nepalgo kontu pila bat azaldu dizkigu: hango bizimodua, nolako eskola duten, nola idazten den…
PRIMERAN PASA DUGU!!! Gehiagotan etortzea ere eskatu diogu.
2017-11-15









2017/11/06

ESKOLAKO BARATZAK

San Simon eta San Juda kantuak dioen bezala uda joan eta negu giroa heldu da. Hotza, euria, neguko barazkiak. Tipulinak, baratxuriak eta azaloreak aldatu ditugu aurten eskolako baratzetan. Bigarren mailatik seigarren maila arteko ikasleok jardun gara zeregin horretan. Lurra atxurtu, ongarria bota, bidexkak egin inork zapaldu ez ditzan gure platerean amaituko dira barazki goxo horiek. Orain aldatu berriak daude, txikiak, baina denon laguntzaz handitu eta gizenduko dira.

LURRASKAKO IRTEERA

Urriaren 16 eta 17an laugarren mailako ikasle eta irakasleok Ajangizen dagoen Lurraska Ingurugiro  eskola eta aterpetxera joan ginen. Han elkarrekin oso ondo pasatzeaz gain hainbat ekintza burutu genituen. Sendabelarren ikastaroa egin genuen eta bakoitzak olio ukendu berezi bat egiteko aukera izan genuen. Baserriko animaliak ere ezagutu genituen, non bizi diren zer jaten duten. Horretan jardun genuen, jana eman eta ikuluak garbitzen. Txistu ezagutzeko aukera izan genuen. Amerikar jatorrizko llama bat zen eta bere izenak dioena egiten zuen.

2017/04/06

IGARAKO ERROTA LOIOLA-4. maila



Azpeitiko Ingurugiro etxea

Martxoaren 15ean, 4.mailako ikasle eta irakasleok, Loiolara irteera egin genuen.
Bertan, Ingurugiro etxean, gelan lantzen ari ginen Uraren gaiarekin lotura zuen taillerra eskeini ziguten. Errota bat martxan ere ikusi genuen! A ze interesgarria eta ze emozio sentitu genuen martxan hasi zenean!
Eguraldi aparta aprobetxatuz , Loiolako zelaietan bazkari ederra eta sormen handiko jolasak egin genituen. Primeran pasa genuen!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen

2017 Esku pilota 4. maila


https://goo.gl/photos/bVcAZooboBAF5bNq5
Hilabete honetan LH 4. Mailako ikasleek pilota ikastaroa  egiten ari dira,  Iraitz Olaetxea eta Unai Bereziartua Gipuzkoako  pilota federazioko  begiraleekin ,bertan, pilotak egiten ikasteko parada ere izan dute. Bejoindeizuela  ikasleok!  Elkarri lagunduaz bikoteka  ondo pasa zenuten eta baita pilotak egin ere!

2017 URA



           URA, Bizitzaren Iturri!

URA
Une honetan txanelan gai hau lantzen ari gara eta gure gelako Izaroren ama, Ane Zabaleta, gonbidatu dugu gelara , izan ere duela gutxi telebistako saio bat zela eta  enteratu ginen hidrologoa dela. Berari galdetu diogu hidrologoa izatea zer den. Uraren ezaugarri desberdinak  aztertzen dituen zientzia dela eta bereziki lurrazaleko, lur azpiko eta atmosferako uraren ezaugarrien eta zirkulazioaren azterketan aditua.
   Gipuzkozko ibai desberdinetako ura ekarri digu, itsasokoa, euriaren ura… uraren neurketak egin ditugu eta  ur guztiak guri berdinak iruditu arren desberdinak direla ere ikasi dugu. Uraren erabileraz ere aritu zaigu.  Uraren iguruan hainbat bitxikeri ikasi ditugu. Asko ikasi dugu.
  
    Eskerrik asko Ane!