2017/11/23





 SAN MIGELEN EGUN PASA
Azaroaren 3an, 3. mailako ikasle eta irakasleok San Migelera ibilaldia egin genuen .
Primeran pasa genuen, udazkenaren berezko edertasunaz gozatuz.

2017/11/16

SUKU

Gaur goizean Suku gure artean izan dugu.
Suku nepaldar neska bat da eta bere osasuna hobetzeko asmoz Euskal Herrira etorri da.
Ekainaren bukaeran etorri zen eta ez dakizute euskaraz zenbat ulertu eta hitz egiten duen…
Nepalgo kontu pila bat azaldu dizkigu: hango bizimodua, nolako eskola duten, nola idazten den…
PRIMERAN PASA DUGU!!! Gehiagotan etortzea ere eskatu diogu.
2017-11-15









2017/11/06

ESKOLAKO BARATZAK

San Simon eta San Juda kantuak dioen bezala uda joan eta negu giroa heldu da. Hotza, euria, neguko barazkiak. Tipulinak, baratxuriak eta azaloreak aldatu ditugu aurten eskolako baratzetan. Bigarren mailatik seigarren maila arteko ikasleok jardun gara zeregin horretan. Lurra atxurtu, ongarria bota, bidexkak egin inork zapaldu ez ditzan gure platerean amaituko dira barazki goxo horiek. Orain aldatu berriak daude, txikiak, baina denon laguntzaz handitu eta gizenduko dira.

LURRASKAKO IRTEERA

Urriaren 16 eta 17an laugarren mailako ikasle eta irakasleok Ajangizen dagoen Lurraska Ingurugiro  eskola eta aterpetxera joan ginen. Han elkarrekin oso ondo pasatzeaz gain hainbat ekintza burutu genituen. Sendabelarren ikastaroa egin genuen eta bakoitzak olio ukendu berezi bat egiteko aukera izan genuen. Baserriko animaliak ere ezagutu genituen, non bizi diren zer jaten duten. Horretan jardun genuen, jana eman eta ikuluak garbitzen. Txistu ezagutzeko aukera izan genuen. Amerikar jatorrizko llama bat zen eta bere izenak dioena egiten zuen.