2018/12/04

SASTARRAIN

2018ko azaroaren 26 eta 27an Sastarrainera joan ginen hirugarren maila osoa. Sastarrain Zestoan dago Ekaingo kobazuloaren ondoan. Oso ondo pasatu genuen denek, naiz eta euria egin.



2018/11/15

GU ERE ZUMETAREN ANTZERA 

 Jose Luis Zumetaren artelanak behatu, kolorearen indarrari so egin eta baita mantxa eta lerroei ere.“ Gu ere Zumetaren antzera” izenburupean kolore bizidun tenperak erabiliaz koadroak margotu ditugu. Artelan honen egileak LH 4 A – B – C eta D ko ikasleak izan gara.


 LH4.mailakoak eta ZUMETA

2018/11/06

"SI MA MA KA"

"SI MA MA KA" abesti afrikar polit honekin oso gustura aritu gara 4.mailako ikasleak.
Zuek ere animatu eta hasi praktikatzen! 

                          SI MA MA KA  SI MA MA KA 
                          RUKA RUKA RUKA SI MA MA KA (bis)
                          TEM BE AKIM BIA TEM BE AKIM BIA
                          RUKA RUKA RUKA SI MA MA KA. (bis)




2018/10/23


ARTADI


2018ko urriaren 10a
Hirugarren maila


 San Migelera joan ginen perretxiko, belar eta loreen bila. Jolasten ere ibili ginen. Gero hamaiketakoa jan genuen. Segidan berriro ibili ginen jolasean. Jarraian zelai handi handi batera joan ginen eta han loreak, belar motak eta perretxiko batzuek bilatu genituen, lehen perretxikoak!!!


 Beranduago berriro joan ginen hamaiketakoa jan genuen tokira eta han bazkaldu egin genuen. Jolasten ibili ondoren eskolara bueltatu ginen.
ANNE




2018/05/28



ELORRIXA

Asteazkena, maiatzak 23, Elorrixara joan ginen eskursioan. 9.25ean eskolatik irten ginen eta Elorrixako bidea hartu genuen. Oso gustura joan ginen jolasten, kantatzen...Aldapa gora pixkat gogorra egin zitzaigun, baina ezer ez. Elorrixan hamaiketakoa eta bazkaria egin genituen eta asko jolastu genuen. Geroago Elorrixa garbitu eta beheraka hasi ginen. Algorritik jaitsi ginen. Oso polita izan zen.








2018/04/24

AZPEITIKO IRTEERA


Apirilaren 19an eta 20an laugarren mailakoek irteera izan genuen Azpeitira. Han autobustetik ateratzerakoan Ekoetxera joan ginen. Zaborra eta urari buruzko azalpen ugari eman zizkiguten. Asko ikasi genuen.
Hamaiketakoa jandakoan errotara joan ginen. han arto irina nola egiten zen ikasi genuen. Geroxeago Loiolako parkera joan ginen bazkaltzera. Primeran pasa genuen.

2018/03/23


SASTARRAIN BASERRI ESKOLA

2018ko martxoaren 12 eta 13an Sastarrain(baserri eskolan) izan ginen LH3 mailako 4 taldeak.
Ogia egin genuen eta ikuiluko animaliak ezagutu eta zaindu ere bai.