2019/12/09

LOKOMOZIO APARATUA 4.maila


Lokomozio aparatuaren bideotxoa duzue hemen. 


HEZURRAK ERREPASATZEN 4.maila

Gorputzaren gaiarekin hasi gara, eta gure hezurren izenak ikasi dituzuen edo ez frogatu dezakezue!

Bi eskeleto hauetan klik egin...eta jolastu zaitez hezurren izenak kokatzen!!!



ABENDUAK 3

Abenduak 3an, eskolan ospakizun polita izan genuen...euskararen eguna aldarrikatzeko!!
Hementxe ikusgai duzue Lehen Hezkuntzan izandako ekitaldia...



2019/11/15


EGUNEROKOA  EDO PENTSAMENDUEN KOADERNOA

A ze sorpresa gaurkoa.  Z.I.G.gelako ikasle eta irakasleak  gure eskolara etorri zaizkigunean!  Izan ere,  aurrez beraiek egindako marrazkiz osaturiko katalogo batean gure koadernotxoa izango zenaren azala aukeratu genuen.
Hemen non ditugun  geure koaderno pertsonalizatuak!!!
Hau, egunerokoa edo pentsamenduen koadernoa izango da. Ikasturte osoan erabiliko dugun koadernotxo honetan gertakari bat, berri bat, sentimendu bat, pentsamendu bat, kezka bat, iritzi bat etab… idazteko aukera izango dugu.
Eskerrik asko egin diguzuen  lanagatik!!!!

  
LH3. mailako ikasleak                                                         


                                                      


2019/11/14

3. mailakoa Artadin


                           
                         
                               UDAZKENA         
                                          Urritik       
                                 abenDura                           
                                     bitArtean
                               zuhaitZetako
                             hostoaK
                              erortzEn
                              hasteN
                                   dirA
                                                                                             J. Ormazabal
Urriaren 8 an  San Migelera irteera egin genuen. Naturak eskeintzen dizkigun elementu ederraz jolas eta muntai polittak egin genituen. Udazkeneko egun zoragarri bat pasa genuen





2019/11/13

EUSKAL JOLASAK 4.maila

JOLASTEKO PREST???? 

Urola- kosta eskualdea jadanik landu dugu...baina zenbat dakigu Euskal Herriari buruz??

Jolasa hauen bidez frogatuko duzu...eta zerbait ez badakizu...bertan ikasiko duzu!!!









LURRASKA, 4.MAILA 2019



KAIXOO!!

       Urrian Lurraskan egon ginen, eta hementxe ditugu bildutako argazki guztiak....!!! 
Elkarrekin 2 egun pasa genituen, eta jarduera ezberdinak egin genituen. Batzuk gustukoak... beste batzuk behar bada ez hainbeste...baina gauza bat ezin dugu ukatu, oso ondo pasa genuela!!!

Argazkiak ikusteko....ahaten etxean klikatu!!




2019/10/16

LURRASKARA GOAZ!!! 4.maila

Datorren astean, 4.mailakoak Lurraskara goaz!!!


Urriak 21 eta 22an, elkarrekin egongo gara ekintza ezberdinetan parte hartzen....bueltan 

kontatuko dizuegu gure esperientzia!!!