2024/03/18

2.ZIKLOA. IGERIKETA SINKRONIZATUA.

ZHEan antolatutako Martxoak 8ko egitarauaren barne "Igeriketa Sinkronizatua"ikusteko aukera bikaina izan genuen. Kirolean hain garrantzizko diren talde lana eta esfortzua bezalako balioak agerian utziz.





LH3. IZAN DIRELAKO GARA

 "Izan direlako gara" ikas egoerakin bukatzeko historiari errepaso bat eman genion eta museo bat osatuz isladatu genuen ikastetxeko sarreran.




2024/01/31

LH3. BALEIKE TXIKI.

 Lehen hiruhileko honetan kazetari lanetan ibili gara, besteak beste. LH3ko hiru taldeak

elkarlanean “Baleike Txiki” aldizkaria sortu dugu eta oso harro gaude. Aldizkari honen

aurkezpenera herriko Baleike aldizkariko kazetariak gonbidatu ditugu. Beraien aldizkariaren kimu

bat sortu dela diote eta oso pozik daude.

Baita geu ere!




2024/01/30

LH3.KORAPILOAK.

Aurreko astean  Jesus Mari Larburu  eta Jose Luis Saizabal “Etxeberri” eskolan izan genituen.

Biak  arrantzale izandakoak dira, beraz, itsas kontutan adituak. Oraingoan itsasoan erabiltzen diren soka

eta korapilo desberdinak erakutsi zizkiguten eta horretarako hainbat truko ere azaldu zizkiguten.

Bukaeran hainbat opariren zozketa egin zuten . Asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen.


 Jesus Mari eta Jose Luis, mila esker zuen ekarpenengatik.





LH3 Lapurreketan

 Azaroaren 2 eta 3an Bizkaian dagoen Dima herriko Lapurreketa baserri eskolan izan ginen

LH3.mailako ikasle eta irakasleak.

Eguraldi oso txarra izan genuen baina hala ere, ekintzak egokitu ondoren egonaldia zoragarria izan

zen. Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin

genion. Bi egun horietan etxabereen zaintzaz arduratu ginen, ogia egiten ikasi genuen eta geuk

landatutako landarearen hazia ere eraman dugu geure etxeetara.

Barrualdean ibili bagara ere, izugarri gozatu dugu. Geure arteko harremanak sendotzeko ere aukera

paregabea izan da.




2023/05/24

EKO-ETXEA (AZPEITIA). LH4

Maiatzaren 18  eta 19an bertaratu ginen Azpeitiko Eko-Etxera  4.mailako ikasleak.

Hasiera emateko, museoko irakasleek uraren onuraz dihardun ziguten eta baita zaborraren kudeaketa egokiari buruz ere. Saioa interesgarria izan zen.

Ondoren “Igarako errota” ikustera hurbildu ginen. Gure  ezusterako, bertako arduradunak errota martxan jarri eta  irina egiteko artoa nola birrintzen zen  ikusteko aukera izan genuen.

Egunari bukaera emateko Loiolako parkean bazkaldu genuen eta pozik ibili ginen guztiok jolasean autobusa iritsi zen arte.




2023/05/22

ORKESTRA/TXURI URDIN.LH4

Martxoak 20ean, LH4 mailakoek egun guztirako irteera batean izan ginen. Donostiara joan ginen autobusez. 

Kursaalen atzean, itsasoari begira, hamaiketakoa egin ondoren, barrura sartu ginen eta Ravelen boleroa  ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Egia esan, piskat aspertu ginen, baina saioa ederra izan zen.

Ondoren, berriro autobusean sartu eta Txuri Urdinera joan ginen zuzenean.

Bertan patinetan ibili ginen, diskotekako musika  jarri ziguten eta oso ondo pasa genuen.

Kanpora irten orduko eguzkitan goxo bazkaldu eta uste gabe berriro autobusean sartzeko ordua iritsi zitzaigun neka-neka eginda iritsi ginen Zumaira.

Ederra eguna!