2021/10/26

2021-10-13 LH3 ZUMAIA EZAGUTZEN/ Zerbitzuak(Altxorraren bila)



Urriaren 13an 3. mailako ikasle eta irakasleok 21/22 ikasturteko lehen irteera egin genuen.  Zumaiako planoa eskuan hartu eta, pistak jarraituz, herrian zehar altxorraren bila abiatu ginen.Herriko zerbitzu desberdinak identifikatzen aritu ginen eta haien kokapena planoan erregistratu genuen. Guzti hori egin ondoren altxorra eskolan topatu genuen.



Irteera dibertigarria izan zen!