2021/12/20

LH3 2021/11/ ZUMAIAKO LIBURU ERRALDOIA

   Gure herriaren gaia bukatu genuenean  Zumaiari buruz ikasitako esanguratsuena  "Liburu erraldoi" batean irudikatu genuen. Ondoren, gelaz-gela ibili ginen lau taldeak,  herriari buruzko gure ezagutzak zabaltzen.


Ikusi azalpenen argazki eta bideoak!


2021/12/15

2021-2022: AINTZINAKO EGIPTO 3. MAILA

Txanela proiektuan, aintzinako hainbat kulturetara bidaiatzeko aukera izaten dugu eta gauza berezi bezain interesgarriak ezagutzeko interesa piztu ere.

Oraingo honetan, "Aintzinako Egipto"ko kultura eta bizimodua ikasi dugu, eta 3. mailako irakasleek lau gelen artean sortzeko erronka erraldoia proposatu digute eta ikasi dugun atalen bat erakustea. Guk benetan Erakusketa batean egotea merezi duen maketa izugarria eraiki dugu:  Nilo ibaian zehar bidaiatu eta bertako alfabetoa eta bizimodua ezagutu dugu.

Denon artean, gauza izugarriak egiteko garela irakatsiz bide batez.