2021/11/18

2021-11-15 LH3 MEXIKO

 Maria eta Maite Hernandez Aizpurua Mexikon izan dira haien aitaren aldeko senitartekoekin egun batzuk pasatzen. Aita Arturo eta ama Marixabelekin guregana etorri dira  Mexikoko bizipenak gurekin partekatzera.

 Han izan direnean hildakoen egunean ospatzen den festan parte hartzeko aukera izan dutela kontatu digu Arturok. Festa horretan beraien aitona omendu dute. Argazkiei esker amona ere ezagutu dugu. Hildakoen festa hori nolakoa den erakutsi digute eta zer nolako aldare zoragarri eta koloretsu prestatzen dituzten ikusteko aukera izan dugu. Horrez gain bisitatu dituzten museo, zoologiko, eta "Lucha Libre"-n  antzezpenak nolakoak diren azaldu digute. Hauen maskarak ere erakutsi dizkigute.

Mexikoko Euskal etxea ere bisitatu dute! Bertako frontoia ezagutu dugu.

 Jatetxeetan ere izan dira eta hango janarien berri eman digute: zomorroak frijituta jaten dituzte eta matxinsalto frijituak ekarri dituzte irakasleok dastatzeko. Txanpon mexikar bana ere ekarri digute opari.Ikasleentzat berriz bertako goxokiak.

Informazioa oso zabala izan da. Hango berezitasunak erakutsi dizkigute eta horri esker, Mexiko zoragarria iruditu  zaigu.

Aurkezpen aberatsa benetan.   



Zein  esku-zabalak zareten!
Bejoindizuela!

Mila esker familia!


 

2021/11/17

2021/10 LH3 ARGAZKI RALLYA



"Zumaia Ezagutzen" heziketa programa burutzeko hainbat jarduera egin ditugu, Algorri interpretazio zentroko kide den Ainara Garciaren eskutik. Gure ondare kulturala eta naturala balorean jartzea da  programa honen helburu nagusia.

Hasteko, lehen saioan.Ainarak gela barruan azalpen txiki bat eman ondoren,argazki kamara eskuetan hartu eta, taldeka antolatuz, herriko txoko desberdinetan ibili gara, lehengo Zumaiako argazkiak ere eskuetan hartuta oraingo Zumaiarekin alderatzeko.

 Zenbat aldatu den gure herria azken 100 urte hauetan!

Bigarren saio batean ateratako argazkien artean onenak aukeratu ditugu, Oxforden antolatuko duten erakusketa batetarako.

Baliogarria izan da ekintza. Asko ikasi dugu!

Ainara, mila esker zure ekarpenagatik!


                                              

2021/11/14

2021-11-4/5 LH4 LURRASKARA IRTEERA

 Azaroaren 4 eta 5ean ,Bizkaian dagoen Ajangiz herriko Lurraska Ingurugiro eskolara joan ginen LH4.mailako ikasle eta irakasleak.

Eguraldiak lagundu ez bazigun ere bi eguneko egonaldi zoragarria pasa genuen. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz!

Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin genion. Bi egun horietan sendabelarren munduan barneratu eta etxabereen zaintzaz arduratu ginen.

Eskolako taldekatzeak errespetatuz egin genituen otorduak, tailerrak eta logelen antolaketak.

Laister arte Lurraska!!!!!



( 2021-11-3/4,4/5) LH3 ABARAXKARA IRTEERA

LH 3A/3D
  
LH3ko ikasle eta irakasleok  Azkoitiko Abaraxka  aterpetxean  izan ginen azaroko lehen astean. Lehen aldiz joan ginen gaua pasatzera eta esperientzia aberasgarria izan zen guztiontzat.  

Geletan talde txikietan antolatu ginen. Oso dibertigarria izan zen elkarrekin lo egitea.

Bertako begiraleekin hainbat ekintza burutu genuen. 

Jatorduetan ere primeran pasa genuen 

eta bertako sukaldari jator batek janari goxo-goxoa prestatu zigun.

Eguraldia  txarra izan arren oso ondo pasa genuen.

 

 
           LH 3B/3C