2018/02/22


MARINA GURE ARTEAN

Aurreko astean otsailak 1ean Lehen Hezkuntzan 3. mailan 4 geletan Maryna izeneko neska baten bisita izan genuen.

Maryna 19 urteko neska Ukrainiarra da eta zazpi urte zituenetik Zumaiara bertako familia batetara etortzen da urtero udan, aurten neguan ere bisita egin du  eta aukera paregabea iruditu zitzaigun  gure ikasleek bizi  errealitate desberdin bat ezagutzeko aldea.

   Bera Kiev hiriburukoa da, esan  zigun Istripu nuklearra Kievetik 40 km.tara gertatu zela, nola gelditu zen inguru guztia suntsituta…oraindik orduan bertan gelditu zen norbait ere han bizi omen da , hauek gutxi batzuek omen dira. Honen inguruko bideo triste zein erreala ikusi genuen. Gauza asko kontatu zigun eta guzti guztia euskaraz. Zumaian ikasi du Euskaraz. Bejondeizula Maryna!



 Eskerrik asko Maryna!


2018/02/05

IÑAUTERIAK


Urtero legez euskal iñauterietako hainbat pertsonai ekarriko ditugu gure festara. Aurten martxoaren batean izango da.
Hirugarren mailakoak Bolantaz mozorrotuko gara, Luzaideko, ikusgarri eta dotore jantzitako dantzariak alegia, 


Laugarren mailakoak Kaskarotak izanen gara. Ustaritzen ospatzen den ihauterian parte hartzen duten dantzariak.  


Ez dakigu eguraldia lagun izango dugun ala iaz bezala frontoian egingo dugun gure agerraldia. Bien bitartean bertan dantzatuko ditunen doinuez goza ezazue.