2021/06/30

LH4: SANTA KLARARA IRTEERA

 

Sta. Klarara Irteera

Ekainak 15ean, 4.mailako ikasleak  ikasturteko azken txangoa Sta. Klara baserrira egin genuen.

Bertako Anek, Maitek eta Manuk ikuiluko berri eman digute. Hain zuzen ere bezperan eta goiz hartan bertan jaiotako  bi txahal ikuiluan zeuden; baita izkoa ere, haragitako behiak, esnetakoak etab.  erakutsi zizkiguten.

Behiak jezteko erabiltzen duten errobota ezagutzeko aukera izan genuen.  Antxume jaio berriak ere ez ziren falta izan eta hauekin batera oiloak, txakurrak…

Honekin batera zelaian bertan jolastu, hamaiketakoa egin eta paisaia paregabeaz disfrutatzeko aukera izan dugu.

Bejondeizuela Sta. Klarako familia!!!

ESKERRIK ASKO!!!

Sta. Klarako Argazkiak

LH4 AZPEITIAKO EKOETXERA BIXITA

 EKOETXEA / AZPEITIA

Izarraitzen magalean, Loiolako lorategiaren inguruan dago Azpeitiko ekoetxea.

Maiatzaren 13 eta 14an bertaratu ginen 4.mailako ikasleak.

Txanelan landu berri genuen "Ura bizitzaren iturri" gaia zela eta honen inguruko tailerra egin genuen. Hasiera emateko, museoko irakasleek naturak eskeintzen digun guztion balio preziatu honetaz dihardun ziguten. Saioa interesgarria izan zen.

Ondoren “Igarako errota” ikustera hurbildu ginen. Gure  ezusterako, bertako arduradunak errota martxan jarri eta artoa nola birrintzen zen  arto irina  bihurtuz ere ikusi genuen.

Goiza benetan bitxia izan zen.

EKOETXEA argazkiak



LH3: ELORRIXARA TXANGOA



 ELORRIXARA IRTEERA  LH3

Maiatzaren 27an, ostegunean, urte guztia zain egon ondoren, irteeratxo bat egiteko aukera izan genuen LH 3. mailakook.

Eguraldia lagun eta elkarrekin egoteko gogo itzelarekin, egun polita pasa genuen.

Igoeran EndaƱeta Berri baserrian, geldialdi bat  egin genuen bertako ikuiluko abereak ikusiz.

Hamaiketakoaren ondoren, Elorrixara heldu ginen eta bertatik itsas-labarreko behatokira joan ginen, itsasertzaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko.

Elorrixan jolastu eta bazkaldu ondoren, kostako bidetik bueltatu ginen Flysharen edertasuna gertutik sentituz.

Hona hemen bertan jasotako argazki eder hauek:

2021/06/09

UROLA KOSTAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA

Udaberrian gaude eta zuhaitzen hostoak bezala, Zumaiako Herri Eskolan, distiratsuak ikusten dira 4. mailako Urola kostako Eskolarteko Bertso Txapelketako bi txapeldunak beren hostoak eta fruituak ahoetatik loratzen.

Bertsolaritza hostoek ez ezik sustraiak ere, aspalditik, errotuta dutugu gure ikastetxean.

 



Lehen bideoan Maia Senosiain 2021. urteko txapelduna.

Bigarren bideoan Maren Iruretagoiena 2020. urteko txapelduna (Covid-19gatik atzeratu zelako txapelketa, aurtengo ikasturtean eginda)

Bi bertsoak idatzita.