2021/06/30

LH3: ELORRIXARA TXANGOA



 ELORRIXARA IRTEERA  LH3

Maiatzaren 27an, ostegunean, urte guztia zain egon ondoren, irteeratxo bat egiteko aukera izan genuen LH 3. mailakook.

Eguraldia lagun eta elkarrekin egoteko gogo itzelarekin, egun polita pasa genuen.

Igoeran Endañeta Berri baserrian, geldialdi bat  egin genuen bertako ikuiluko abereak ikusiz.

Hamaiketakoaren ondoren, Elorrixara heldu ginen eta bertatik itsas-labarreko behatokira joan ginen, itsasertzaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko.

Elorrixan jolastu eta bazkaldu ondoren, kostako bidetik bueltatu ginen Flysharen edertasuna gertutik sentituz.

Hona hemen bertan jasotako argazki eder hauek:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina