2022/12/23

UROLA KOSTA PROIEKTUA. LH4

Proiektu hau aurrera eraman ondoren garrantzitsua  izan da egin dugun lana aurkeztea, lana egiten eta informazioa bilatzen aritu garenean bide batez ikasi egin dugulako. Eta hori izanda gure helburua, ikastea konturatu gabe.

Kontatuko dizuegu nola antolatu garen lan hau egiteko:

4. mailan 4 gela gara. Urola kostan 11 herri daude,  gela bakoitzak herri batzuk aukeratu zituen taldeka egiteko. Informazioa leku desberdinetatik topatzen aritu gara; liburutegitik, internetetik, herriko aldizkarieatik, etxeko liburuetatik, aiton-amonetatik eta abar.

Behin informazio dena eskuratuta, garbira pasa dugu gure koadernoetara. Ondoren liburuxkaren  orrialde batera pasa dugu. 

Gure liburuak 11 orri ditu, orri bakoitza gure eskualdeko herri bat da.

Saiatu gara herri bakoitzaren gauza  garrantzitsuenak jartzen eta batez ere bertako bitxikeriak.

Bukatzeko esan nahi dugu izugarri gozatu dugula proiektu hau egiten. Gure gertuko herrien bitxikeriak ere ezagutu ditugu eta oso ongi pasa dugu.

Jarraian dituzue aurkezpenaren  argazkiak eta Urola kostako liburuaren bideoa.

Espero dugu zuei ere gustatzea.


ARGAZKIAK                   


BIDEOA


UROLA KOSTAKO PROIEKTUAREN MAKETA. LH4

Maketa honek Urola Kostako 11 herriak dauzka ondo kokatuak.

Herri hauek azaltzen dira  maketan:


Errezil, Beizama, Zumaia, Azpeiti, Azkoiti, Getaria, Aizarnazabal, Zestoa, Orio, Aia eta Zarautz.


Etxeak daude, eskolak ere bai, hotelak, elizak eta parkeak.


Ikusten dituzuen tontorrak  eskualdeko mendiak dira eta marra urdin luzea Urola ibaia da.


Etxeak egiteko erabili genuen materiala:

egur kubitoak, pintura txuria, leihoentzako permanenteak edo boligrafo beltza eta teilatuarentzako plastilina.


Mendiak egiteko: esprai berdea.

Mendiko zuhaitzak egiteko: makiltxoak enborrarentzako eta hostoentzako papel berdea.


Itsasontziak egiteko: pistatxo azala, plastilina eta txotxa zatiak.


Elizak egiteko bi modu zeuden: lehenengoa egurrezko kubito fin eta txikiak eta plastilina erabiliz. Bigarrena, etxeen 3 kubito eta plastilina edo egurrezko kubito fin eta luzeak erabiliz.

Hemen dituzue argazkiak.

Ea gustokoa duzuen!


ARGAZKIAK


2022/12/02

AZAROAK 25

 Aurreko ostiralean, azaroak 25 izan zen, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna. Hori dela eta, eskolako pasilloak morez jantzi genituen.




2022/11/03

2022/10. SAN MIGEL ARTADI LH3


 UDAZKENEKO OPARIAK


     LH3. mailakoak San Migel Artadirako bidean perretxiku bila galdu ginen. 

     Urte sasoi honetan naturak oparitzen dizkigun aukerak aprobetxatu genituen.Honako perretxiku,landare eta fruituak  bildu genituen eskolako erakusketarako.


    Landareak:Artea,gorostia,erratza,azeri buztana, garua eta orbela…


    Fruituak:Ezkurrak,gaztainak, gurpitzak,sagarrak…


    Perretxikuak:Onddoak,kuletoa,galanpernak,ziza horia, gibel urdina,txanpinoiak,astaputzak, tripakiak…


     Saiatu ginen ingurunea zaintzen eta basoak ematen digun guztia ez hartzen!!!

 






2022/10/21

2022/10/13-14. Lurraska LH4

Urriaren13 eta 14ean ,Bizkaian dagoen Ajangiz herriko Lurraska Ingurugiro eskolara joan ginen LH4.mailako ikasle eta irakasleak.

Han ateratako argazkiekin emango diogu hasiera aurten gure blogari. Eguraldi paregabea izan genuen eta egonaldia zoragarria izan zen. Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin genion. Bi egun horietan sendabelarren munduan barneratu eta etxabereen zaintzaz arduratu ginen.

Naturarekin esku-hartze zuzena izateko eta gure arteko harremanak sendotzeko aukera ederra.



2022/06/17

2022/06/10 Endañeta baserrian LH3


 Ekainak 10ean, 3.mailako ikasleok  ikasturteko azken txangoa egin genuen Endañeta baserrira.

Bertako Silbestrek eta Haitzek, han dituzten animaliekin harreman zuzena izateko aukera eman ziguten.

Antxumeak, ahuntzak, untxiak, oiloak, txitoak, ahateak, katua, katakumea, txakurrak... baita enara bat eta bere kumeak ere.

Ondoren, Txokolaten baratzaren berri eman zigun Arantzazuk. Bertan hamaiketakoa egin eta jolastu eta gozatzeko aukera izan genuen

Mila esker Endañetako guztiei!!!!!


2022/06/09

2022/06 Liburutegira bisita LH3


 Ekainaren lehen astean  LH3ko ikasleok herriko liburutegian izan ginen bisitan. Bertan, Arantxa liburuzainak  liburutegiaren inguruko funtzionamendua nolakoa den erakutsi zigun. Liburutegiko bazkide txartela eskuratzeko bete behar den orria  ere banatu zigun.

Bukatzeko bertan liburu bat aukeratu ondoren tartetxo batean irakurtzeko aukera ere eskeini zigun.

Bisitaldia bukatu ondoren herriko hainbat  parketan jolastu ginen.

Hemendik aurrera, liburutegiko bazkide txartela eskuratuta, badakigu bertara noznahi joan gaitezkeela  gure intereseko liburu, bideo etabar eskatzera edo bertan talde lanak egitera.

Mila esker, Arantxa, zure laguntzagatik!

2022/05/20

2022/05 Igarako errota (Loiola-Azpeitia) LH4

Aurten ere LH 4.mailako ikasleok urteroko bisita egin dugu Azpeitiako Ekoetxera eta Loiolako Igara errotara.

Gelan, Uraren gaia landu ondoren, bukaera eman diogu irteera eta egun pasa honekin.

Ekoetxeko azalpenak entzun ondoren (Ura eta Zaborra ), Igarako errotara joan ginen  garai bateko errota zaharra martxan ikustera. 

Amaieran , Urola ibaiaren bertsoak abestuz agurtu ginen!

Hona hemen, gure bideoak!




 

2022/05/18

2022/05/11 ARNASKETA SAKONAREN GARRANTZIA (ASIER AGIRRE) LH3

    Maiatzaren 12an, gorputzaren  onuran aditua den Asi Agirre zumaiarra izan zen gure artean. Arnasketa sakonaren garrantzia azaldu nahiean 30' ko saioa eskeini zigun talde bakoitzari.

     Lehenik eta behin gorputzaren postura zein izan behar den azaldu zigun, hau da, gure kasuan eta arnasketa sakona lortzeko, zuzen ondo eserita. Gero  mingaina aho-zapaian nola  kokatu  ere erakutsi zigun. 

Arnasa sudurretik hartu eta birikak bete ondoren airea  poliki-poliki  askatzea gomendatu zigun.




Konturatu gabe baten batzuk aho-zabalka hasi ginen. Ederra lasaitua!

Saio interesgarria, baliogarria eta erabilgarria gainera  Asi!

Eskerrik asko!

2022/04/28

2022/04/07

2002/03/29 LH4 ORKESTRA/ TXURI-URDIN

 

                                                            DONOSTIARA IRTEERA


      Martxoaren 30ean, Donostiara irteera egin genuen LH4.mailako gela guztiak batera.

      Bertaratu eta hamaiketakoa egitera, Zurriolako hondartzaren amaieran dagoen jolas parkera joan ginen.

      Egun berezia izan zen guretzat, izan ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoa entzuteko aukera paregabea eduki genuen .  Botadun Katuaren ipuin musikatua ikus- entzunaz  Kursaalen.

       Autobusean, Anoetara hurbildu ginen. Futbol- zelai estadioaren aurrean bazkari pasa egin eta jarraian, Txuri- Urdin izotz jauregira joateko parada izan genuen. Gozatu ederra hartu genuen baina, tartean  ipurdiko batzuk ere bai!!





                                                                    ARGAZKIAK


                                                 Egun ederra igaro genuen, giro ederrean.







2022/03/30

2022/03/25 LH3 IZURDEAK


Martxoak 25ean izurde talde handi bat agertu zen Orruan. Jakin bezain laster haiek ikustera abiatu ginen, goizeko lehen orduan, LH3ko ikasle guztiok. Urrunetik bada ere, Santixo hondartzatik,  izurdeak  Orruan saltoka ikusteko aukera izan genuen.



                                            Aitzaki horrekin paseo ederra eman genuen!


                                  

2022 LH3 TXINA ETA LEHEN UDABERRI FESTA





ARGAZKIAK ETA BIDEOAK



      LH3ko ikasleok Txina gaia landu dugu. Ikusi zein dotore  apaindu dugun gure pasiloa!

 Gainera, udaberriari ongi-etorria emateko festa antolatu dugu. Ikastetxe guztia gonbidatu dugu bertara. 


Hona hemen  festaren egitaraua eta bideoa:


                                                                    BIDEOA

2021/2022 LH 3 IGERIKETA


 Otsailaren 17tik  Martxoaren 17arte 3. mailako ikasleok igeriketa kanpainan parte hartu dugu. Bertan  konfiantza norbereganatu, lagun artean gozatu  eta 3. mailako helburuak lortu ditugu.


2021/22 Iñauteriak 3. Maila eta 4. Maila






 

IÑAUTERIAK


Urtero legez euskal iñauterietako hainbat pertsonai ekarri ditugu gure festara. Aurten, otsailaren 25ean ospatu dugu festa.
Hirugarren mailakoak Bolantaz mozorrotu gara, Luzaideko, ikusgarri eta dotore jantzitako dantzariak alegia. 
4. Mailakoak berriz  kaskarotat, (Ustaritzekoak)