2024/01/31

LH3. BALEIKE TXIKI.

 Lehen hiruhileko honetan kazetari lanetan ibili gara, besteak beste. LH3ko hiru taldeak

elkarlanean “Baleike Txiki” aldizkaria sortu dugu eta oso harro gaude. Aldizkari honen

aurkezpenera herriko Baleike aldizkariko kazetariak gonbidatu ditugu. Beraien aldizkariaren kimu

bat sortu dela diote eta oso pozik daude.

Baita geu ere!




2024/01/30

LH3.KORAPILOAK.

Aurreko astean  Jesus Mari Larburu  eta Jose Luis Saizabal “Etxeberri” eskolan izan genituen.

Biak  arrantzale izandakoak dira, beraz, itsas kontutan adituak. Oraingoan itsasoan erabiltzen diren soka

eta korapilo desberdinak erakutsi zizkiguten eta horretarako hainbat truko ere azaldu zizkiguten.

Bukaeran hainbat opariren zozketa egin zuten . Asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen.


 Jesus Mari eta Jose Luis, mila esker zuen ekarpenengatik.





LH3 Lapurreketan

 Azaroaren 2 eta 3an Bizkaian dagoen Dima herriko Lapurreketa baserri eskolan izan ginen

LH3.mailako ikasle eta irakasleak.

Eguraldi oso txarra izan genuen baina hala ere, ekintzak egokitu ondoren egonaldia zoragarria izan

zen. Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin

genion. Bi egun horietan etxabereen zaintzaz arduratu ginen, ogia egiten ikasi genuen eta geuk

landatutako landarearen hazia ere eraman dugu geure etxeetara.

Barrualdean ibili bagara ere, izugarri gozatu dugu. Geure arteko harremanak sendotzeko ere aukera

paregabea izan da.