2022/12/23

UROLA KOSTA PROIEKTUA. LH4

Proiektu hau aurrera eraman ondoren garrantzitsua  izan da egin dugun lana aurkeztea, lana egiten eta informazioa bilatzen aritu garenean bide batez ikasi egin dugulako. Eta hori izanda gure helburua, ikastea konturatu gabe.

Kontatuko dizuegu nola antolatu garen lan hau egiteko:

4. mailan 4 gela gara. Urola kostan 11 herri daude,  gela bakoitzak herri batzuk aukeratu zituen taldeka egiteko. Informazioa leku desberdinetatik topatzen aritu gara; liburutegitik, internetetik, herriko aldizkarieatik, etxeko liburuetatik, aiton-amonetatik eta abar.

Behin informazio dena eskuratuta, garbira pasa dugu gure koadernoetara. Ondoren liburuxkaren  orrialde batera pasa dugu. 

Gure liburuak 11 orri ditu, orri bakoitza gure eskualdeko herri bat da.

Saiatu gara herri bakoitzaren gauza  garrantzitsuenak jartzen eta batez ere bertako bitxikeriak.

Bukatzeko esan nahi dugu izugarri gozatu dugula proiektu hau egiten. Gure gertuko herrien bitxikeriak ere ezagutu ditugu eta oso ongi pasa dugu.

Jarraian dituzue aurkezpenaren  argazkiak eta Urola kostako liburuaren bideoa.

Espero dugu zuei ere gustatzea.


ARGAZKIAK                   


BIDEOA


UROLA KOSTAKO PROIEKTUAREN MAKETA. LH4

Maketa honek Urola Kostako 11 herriak dauzka ondo kokatuak.

Herri hauek azaltzen dira  maketan:


Errezil, Beizama, Zumaia, Azpeiti, Azkoiti, Getaria, Aizarnazabal, Zestoa, Orio, Aia eta Zarautz.


Etxeak daude, eskolak ere bai, hotelak, elizak eta parkeak.


Ikusten dituzuen tontorrak  eskualdeko mendiak dira eta marra urdin luzea Urola ibaia da.


Etxeak egiteko erabili genuen materiala:

egur kubitoak, pintura txuria, leihoentzako permanenteak edo boligrafo beltza eta teilatuarentzako plastilina.


Mendiak egiteko: esprai berdea.

Mendiko zuhaitzak egiteko: makiltxoak enborrarentzako eta hostoentzako papel berdea.


Itsasontziak egiteko: pistatxo azala, plastilina eta txotxa zatiak.


Elizak egiteko bi modu zeuden: lehenengoa egurrezko kubito fin eta txikiak eta plastilina erabiliz. Bigarrena, etxeen 3 kubito eta plastilina edo egurrezko kubito fin eta luzeak erabiliz.

Hemen dituzue argazkiak.

Ea gustokoa duzuen!


ARGAZKIAK


2022/12/02

AZAROAK 25

 Aurreko ostiralean, azaroak 25 izan zen, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna. Hori dela eta, eskolako pasilloak morez jantzi genituen.