2023/05/24

EKO-ETXEA (AZPEITIA). LH4

Maiatzaren 18  eta 19an bertaratu ginen Azpeitiko Eko-Etxera  4.mailako ikasleak.

Hasiera emateko, museoko irakasleek uraren onuraz dihardun ziguten eta baita zaborraren kudeaketa egokiari buruz ere. Saioa interesgarria izan zen.

Ondoren “Igarako errota” ikustera hurbildu ginen. Gure  ezusterako, bertako arduradunak errota martxan jarri eta  irina egiteko artoa nola birrintzen zen  ikusteko aukera izan genuen.

Egunari bukaera emateko Loiolako parkean bazkaldu genuen eta pozik ibili ginen guztiok jolasean autobusa iritsi zen arte.




2023/05/22

ORKESTRA/TXURI URDIN.LH4

Martxoak 20ean, LH4 mailakoek egun guztirako irteera batean izan ginen. Donostiara joan ginen autobusez. 

Kursaalen atzean, itsasoari begira, hamaiketakoa egin ondoren, barrura sartu ginen eta Ravelen boleroa  ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Egia esan, piskat aspertu ginen, baina saioa ederra izan zen.

Ondoren, berriro autobusean sartu eta Txuri Urdinera joan ginen zuzenean.

Bertan patinetan ibili ginen, diskotekako musika  jarri ziguten eta oso ondo pasa genuen.

Kanpora irten orduko eguzkitan goxo bazkaldu eta uste gabe berriro autobusean sartzeko ordua iritsi zitzaigun neka-neka eginda iritsi ginen Zumaira.

Ederra eguna!








2023/05/19

GERNIKA-PICASSO. LH4

 Zuri- beltzean proiektuari bukaera emanaz Picassoren Gernika artelana osatu dugu elkarlanean LH4 mailako gela guztien artean.

Oso harro gaude, emaitza gure gustokoa izan baita!




2023/05/12

TELMO IRURETA. LH4

 Lh4 mailako ikasleok, burututako irakurketa ariketa bat dela eta, Telmo Irureta aktore Zumaiarra gonbidatu dugu gure artera. Lortu duena lanaren eta ikasteko gogoaren ondorioz eskuratu duela azpimarratu digu.Ezgaitasunaen inguruan dugun begirada aldatu behar dugula ere aipatu digu.

Bizitzaren eta pertsona izatearen klase magistral bat eskaini digu.

 

Mila esker, Telmo, gurera gerturatzeagatik.

ZHEn, horrelako ereduak behar ditugu!

 

LH4

2023-05-09





2023/03/31

ZURI BELTZEAN. LH4

LH4 mailako ikasleok Zuri-Beltzean proiektua lantzen ari gara. Gure aiton-amonek izandako bizitza ari gara aztertzen eta ezagutzen, baita gure gurasoena ere. Hori dela eta, etxeetako ganbarak astindu ditugu eta erakusketa interesgarria sortu dugu geletan.

Horrez gain, bisitariak izan ditugu eta hauek informazio interesgarria partekatu dute gurekin.

Batetik Arturo, Maria eta Maiteren aita,  etorri zaigu musika aparatuen garapena erakustera.

Bestetik Xabier Alberdi  zarauztarrak,   Euskal Itsas Museoko zuzendaria eta historian aditua,  bere ezagupenak partekatu ditu gurekin.                       

Mila esker zuen ekarpenengatik!




ARGAZKIAK:




2023/02/24

PASAPALABRA. LH4

LH4 mailako ikasleok lantzen ari garen Euskal Mitologia gaiarekin lotutako Pasapalabra jolasaren hainbat saio prestatu ditugu oraingoan .Horretarako, lehendabizi mitologiarekin zerikusia duten hainbat pertsonai eta elementu banatu ditugu eta bere definizioa bilatu dugu. Hauek prest izan ondoren roskoa egin dugu eta geure artean entsaiatu eta gero 5 eta 6. mailakoen geletara joan gara.

Aurretik, hauei mitologiako hiztegia lantzeko eta binaka antolatzeko eskatu diegu.

Zeharo dibertigarria izan da. Bigarren aukera bat eman behar izan diegu, akats dexente izan dituztelako.

Primeran pasatu dugu denok eta, jolasari esker, Euskal Mitologiari buruzko ezagupenak zabaldu ditugu.






PERTSONAI MITOLOGIKOAK ETA EGUZKI-LOREA. LH4

Euskal mitologiaren lanketan ari garen honetan, hona hemen eskulanetan egindako lanak:

1- Marrazketa teknika desberdinak erabiliz hormairudia.

2 Plastilinaz egindako pertsonai mitologikoak

3- Atean ipintzeko Eguzki-loreak.




2023/02/10

ZUMAIA EZAGUTZEN. LH4

Kaixo!

Gu LH4-ko ikasleak gara eta  ‘ZUMAIA EZAGUTZEN’-eko esperientzia kontatuko dizuegu.

Hasteko Amaiako plazan elkartu ginen Algorriko begiraleekin.

Txosten bat eman ziguten eta baita ekintzaren jarraibideak ere. Herrian zehar  pistak topatzen ibili ginen.

Azkenik Algorri interpretazio zentroan bildu ginen eta hainbat galderei erantzunez Zumaiako hainbat informazio baliogarria jaso genuen.

Oso ondo pasa genuen.