2021/11/18

2021-11-15 LH3 MEXIKO

 Maria eta Maite Hernandez Aizpurua Mexikon izan dira haien aitaren aldeko senitartekoekin egun batzuk pasatzen. Aita Arturo eta ama Marixabelekin guregana etorri dira  Mexikoko bizipenak gurekin partekatzera.

 Han izan direnean hildakoen egunean ospatzen den festan parte hartzeko aukera izan dutela kontatu digu Arturok. Festa horretan beraien aitona omendu dute. Argazkiei esker amona ere ezagutu dugu. Hildakoen festa hori nolakoa den erakutsi digute eta zer nolako aldare zoragarri eta koloretsu prestatzen dituzten ikusteko aukera izan dugu. Horrez gain bisitatu dituzten museo, zoologiko, eta "Lucha Libre"-n  antzezpenak nolakoak diren azaldu digute. Hauen maskarak ere erakutsi dizkigute.

Mexikoko Euskal etxea ere bisitatu dute! Bertako frontoia ezagutu dugu.

 Jatetxeetan ere izan dira eta hango janarien berri eman digute: zomorroak frijituta jaten dituzte eta matxinsalto frijituak ekarri dituzte irakasleok dastatzeko. Txanpon mexikar bana ere ekarri digute opari.Ikasleentzat berriz bertako goxokiak.

Informazioa oso zabala izan da. Hango berezitasunak erakutsi dizkigute eta horri esker, Mexiko zoragarria iruditu  zaigu.

Aurkezpen aberatsa benetan.   



Zein  esku-zabalak zareten!
Bejoindizuela!

Mila esker familia!


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina