“Where’s my Baby?” istorioan oinarritutako antzerkia taularatu zuten bigarrengo mailakoen aurrean. Onena eman zuten eta primeran atera zen. Artistak!!!
Hemen dituzue antzeztu ondoren ateratako argazkiak.
Azaroaren 10ean , 3. mailako ikasle eta irakasleak Txuri Urdin izotz pistan izan ginen. Bertan goiza pasa eta zenbait ipurdiko hartu ondoren, mokadutxo bat jan eta Donostiako Erriberetatik, Gladys Enea parkera joan ginen.
Bazkaldu eta hiru geletakoak elkarrekin jolastu ondoren, berriro ere herrira bueltatu ginen.
4.mailako ikasleek "Life cycle of a frog" antzezlana aurkeztu zuten 2.mailako ikasleen aurrean.Oso esperientzia polita izan zen eta primeran pasa zuten.
Azaroko lehenengo astean, 4.mailako ikasleak, Azpeitiko Ingurugiro Etxera bisita egin genuen. Hasieran, etxe barruan, bi gai landu genituen. Batetik, hondakin ezberdinak zein edukiontzietara bota behar diren eta bestetik, uraren kontsumoaren garrantziaz hitz egin ziguten. Hamaiketakoa egin ondoren, Igarako errotarantz abiatu ginen. Bertan, antzinako errotak nola funtzionatzen zuten erakutsi ziguten. Loiolako Baselizako eskaileretan argazkia atera ondoren bertan dagoen parkean bazkaldu genuen. Irteera amaitzeko, autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.