2015/11/12

2015-11-04 AZPEITIKO INGURUGIRO ESKOLA 4.MAILA

Azaroko lehenengo astean, 4.mailako ikasleak, Azpeitiko Ingurugiro Etxera bisita egin genuen. Hasieran, etxe barruan, bi gai landu genituen. Batetik, hondakin ezberdinak zein edukiontzietara bota behar diren eta bestetik, uraren kontsumoaren garrantziaz hitz egin ziguten. Hamaiketakoa egin ondoren, Igarako errotarantz abiatu ginen. Bertan, antzinako errotak nola funtzionatzen zuten erakutsi ziguten. Loiolako Baselizako eskaileretan argazkia atera ondoren bertan dagoen parkean bazkaldu genuen. Irteera amaitzeko, autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina