Gure herriaren gaia bukatu genuenean Zumaiari buruz ikasitako esanguratsuena "Liburu erraldoi" batean irudikatu genuen. Ondoren, gelaz-gela ibili ginen lau taldeak, herriari buruzko gure ezagutzak zabaltzen.
2021/12/20
2021/12/15
2021-2022: AINTZINAKO EGIPTO 3. MAILA
Txanela proiektuan, aintzinako hainbat kulturetara bidaiatzeko aukera izaten dugu eta gauza berezi bezain interesgarriak ezagutzeko interesa piztu ere.
Oraingo honetan, "Aintzinako Egipto"ko kultura eta bizimodua ikasi dugu, eta 3. mailako irakasleek lau gelen artean sortzeko erronka erraldoia proposatu digute eta ikasi dugun atalen bat erakustea. Guk benetan Erakusketa batean egotea merezi duen maketa izugarria eraiki dugu: Nilo ibaian zehar bidaiatu eta bertako alfabetoa eta bizimodua ezagutu dugu.
2021/11/18
2021-11-15 LH3 MEXIKO
Maria eta Maite Hernandez Aizpurua Mexikon izan dira haien aitaren aldeko senitartekoekin egun batzuk pasatzen. Aita Arturo eta ama Marixabelekin guregana etorri dira Mexikoko bizipenak gurekin partekatzera.
Han izan direnean hildakoen egunean ospatzen den festan parte hartzeko aukera izan dutela kontatu digu Arturok. Festa horretan beraien aitona omendu dute. Argazkiei esker amona ere ezagutu dugu. Hildakoen festa hori nolakoa den erakutsi digute eta zer nolako aldare zoragarri eta koloretsu prestatzen dituzten ikusteko aukera izan dugu. Horrez gain bisitatu dituzten museo, zoologiko, eta "Lucha Libre"-n antzezpenak nolakoak diren azaldu digute. Hauen maskarak ere erakutsi dizkigute.
Mexikoko Euskal etxea ere bisitatu dute! Bertako frontoia ezagutu dugu.
Jatetxeetan ere izan dira eta hango janarien berri eman digute: zomorroak frijituta jaten dituzte eta matxinsalto frijituak ekarri dituzte irakasleok dastatzeko. Txanpon mexikar bana ere ekarri digute opari.Ikasleentzat berriz bertako goxokiak.
Informazioa oso zabala izan da. Hango berezitasunak erakutsi dizkigute eta horri esker, Mexiko zoragarria iruditu zaigu.
Aurkezpen aberatsa benetan.
Mila esker familia!
2021/11/17
2021/10 LH3 ARGAZKI RALLYA
"Zumaia Ezagutzen" heziketa programa burutzeko hainbat jarduera egin ditugu, Algorri interpretazio zentroko kide den Ainara Garciaren eskutik. Gure ondare kulturala eta naturala balorean jartzea da programa honen helburu nagusia.
Hasteko, lehen saioan.Ainarak gela barruan azalpen txiki bat eman ondoren,argazki kamara eskuetan hartu eta, taldeka antolatuz, herriko txoko desberdinetan ibili gara, lehengo Zumaiako argazkiak ere eskuetan hartuta oraingo Zumaiarekin alderatzeko.
Zenbat aldatu den gure herria azken 100 urte hauetan!
Bigarren saio batean ateratako argazkien artean onenak aukeratu ditugu, Oxforden antolatuko duten erakusketa batetarako.
Baliogarria izan da ekintza. Asko ikasi dugu!
Ainara, mila esker zure ekarpenagatik!
2021/11/14
2021-11-4/5 LH4 LURRASKARA IRTEERA
Azaroaren 4 eta 5ean ,Bizkaian dagoen Ajangiz herriko Lurraska Ingurugiro eskolara joan ginen LH4.mailako ikasle eta irakasleak.
Eguraldiak lagundu ez bazigun ere bi eguneko
egonaldi zoragarria pasa genuen. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz!
Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta
harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin genion. Bi egun horietan
sendabelarren munduan barneratu eta etxabereen zaintzaz arduratu ginen.
Eskolako taldekatzeak errespetatuz egin
genituen otorduak, tailerrak eta logelen antolaketak.
Laister arte Lurraska!!!!!
( 2021-11-3/4,4/5) LH3 ABARAXKARA IRTEERA
LH3ko ikasle eta irakasleok Azkoitiko Abaraxka aterpetxean izan ginen azaroko lehen astean. Lehen aldiz joan ginen gaua pasatzera eta esperientzia aberasgarria izan zen guztiontzat.
Geletan talde txikietan antolatu ginen. Oso dibertigarria izan zen elkarrekin lo egitea.
Bertako begiraleekin hainbat ekintza burutu genuen.
Jatorduetan ere primeran pasa genuen
eta bertako sukaldari jator batek janari goxo-goxoa prestatu zigun.
Eguraldia txarra izan arren oso ondo pasa genuen.
2021/10/26
2021-10-13 LH3 ZUMAIA EZAGUTZEN/ Zerbitzuak(Altxorraren bila)
2021/06/30
LH4: SANTA KLARARA IRTEERA
Sta. Klarara Irteera
Ekainak 15ean, 4.mailako ikasleak
ikasturteko azken txangoa Sta. Klara baserrira egin genuen.
Bertako
Anek, Maitek eta Manuk ikuiluko berri eman digute. Hain zuzen ere bezperan eta goiz hartan bertan jaiotako bi txahal ikuiluan
zeuden; baita izkoa ere, haragitako behiak, esnetakoak etab. erakutsi zizkiguten.
Behiak
jezteko erabiltzen duten errobota ezagutzeko aukera izan genuen. Antxume jaio berriak ere ez ziren falta izan eta hauekin batera oiloak, txakurrak…
Honekin
batera zelaian bertan jolastu, hamaiketakoa egin eta paisaia paregabeaz
disfrutatzeko aukera izan dugu.
Bejondeizuela
Sta. Klarako familia!!!
ESKERRIK ASKO!!!
LH4 AZPEITIAKO EKOETXERA BIXITA
EKOETXEA / AZPEITIA
Izarraitzen magalean, Loiolako lorategiaren
inguruan dago Azpeitiko ekoetxea.
Maiatzaren 13 eta 14an bertaratu ginen 4.mailako ikasleak.
Txanelan landu berri genuen "Ura
bizitzaren iturri" gaia zela eta honen inguruko tailerra
egin genuen. Hasiera emateko, museoko irakasleek naturak eskeintzen digun guztion balio
preziatu honetaz dihardun ziguten. Saioa interesgarria izan zen.
Ondoren “Igarako errota” ikustera hurbildu
ginen. Gure ezusterako, bertako
arduradunak errota martxan jarri eta artoa nola birrintzen zen arto irina
bihurtuz ere ikusi genuen.
Goiza benetan bitxia izan zen.
LH3: ELORRIXARA TXANGOA
ELORRIXARA IRTEERA LH3
Maiatzaren 27an, ostegunean, urte
guztia zain egon ondoren, irteeratxo bat egiteko aukera izan genuen LH 3.
mailakook.
Eguraldia lagun eta elkarrekin egoteko gogo
itzelarekin, egun polita pasa genuen.
Igoeran Endañeta Berri baserrian, geldialdi
bat egin genuen bertako ikuiluko abereak
ikusiz.
Hamaiketakoaren ondoren, Elorrixara heldu ginen
eta bertatik itsas-labarreko behatokira joan ginen, itsasertzaren ikuspegi
zoragarriaz gozatzeko.
Elorrixan jolastu eta bazkaldu ondoren, kostako
bidetik bueltatu ginen Flysharen edertasuna gertutik sentituz.
2021/06/09
UROLA KOSTAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA
Udaberrian gaude eta zuhaitzen hostoak bezala, Zumaiako Herri Eskolan, distiratsuak ikusten dira 4. mailako Urola kostako Eskolarteko Bertso Txapelketako bi txapeldunak beren hostoak eta fruituak ahoetatik loratzen.
Bertsolaritza
hostoek ez ezik sustraiak ere, aspalditik, errotuta dutugu gure ikastetxean.
2021/05/07
LH4: HAURREN OINARRIZKO ESKUBIDEAK
HAUR GUZTIEN ESKUBIDEAK
LH4.mailakoek munduko haur guztiek ditugun eskubideak landu ditugu. Oinarrizko eskubideak irakurri, ezagutu eta kontzientzia hartu dugu eta munduan hainbat eta hainbat haurrek eskubide hauek erabat urraturik dituztela ohartu gara. Ez dago eskubiderik! Begiratu besterik ez da egin behar hortaz jabetzeko eta ez da oso urrutira begiratu beharrik... Sarritan ondo ondoan baititugu, baina beste aldera begiratzen dugu edo itsu bilakatzen gara.
LH4: HAURREN ESKUBIDEEN LORATEGIA
HAURREN ESKUBIDEEN LORATEGIA
LH4.mailakook lorategi ederra prestatu dugu. Munduko haur guztiek duten oinarrizko eskubideetan oinarritu gara honako eskulana egiteko. Oinarrizko hamar eskubide landu ondoren, haur bakoitzak lore bat egin du eta lore bakoitzak esaldi bat du idatzita. Lore bakoitzak bermatzen ez den eskubide bat adierazten du eta lorea eskubide hori ematen ez zaion haur bakoitzari eskeini zaio. Eskubide urratuen lorategia da; halako injustizia aldarrikatzeko bihotzez burutako jarduera.
HAUR BAT, LORE BAT.
2021/01/26
LH4D BERTSO LEHIAKETA
4D gelako Maren Iruretagoiena ikasleak Bertso eskolakoek antolatutako Bota bertso bat! Bideo lehiaketan parte hartu du. Gaia “gehiagorekin” izan da, hementxe bere bertsoa! Aupa Maren!!!